IRAKURZALETASUNA IKASTOLAN GORA DOA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2016ko urr. 3a, 09:12
IRAKURZALETASUNA IKASTOLAN GORA DOA Aro digitalean bete-betean gauden honetan, ikerketatxo bat egin dugu Ikastolan azken 6 ikasturteetan ikastolako liburutegiaren eta DBHko ikasleen irakurzaletasunaren bilakaera aztertzeko. 2010-2011 ikasturtean 237 liburu mailegatu ziren 2011-2012 ikasturtean 313, %32 gehiago 2012-2013 ikasturtean 405, %30 gehiago 2013-2014 ikasturtean 556, %37 gehiago 2014-2015 ikasturtean 793, %43 gehiago 2015-2016 ikasturtean 1148 liburu, %45 gehiago Beraz 6 ikasturteetan ia mila liburu gehiago mailegatzen dira Ikastolako liburutegian. Noski, horretan zerikusia izan du liburutegiko fondoetan egin den inbertsioak, 2013-2014 ikasturtetik aurrera ikasturtero ehundik gora liburu berrirekin hornitzen baitira apalak, azken urteetan euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen diren eleberri berrienak, hain zuzen ere. Azken 4 ikasturteetan 437 liburu berri erosi dira Ikastolako liburutegirako, 4.392 euroko inbertsioa eginez, ikasturtero 1.200 euro gutxigora behera. Argi dago inbertsioak egiteak maileguen kopuruan eragina izan duela, eta Ikastolak bide horretan jarraitu nahi du, irakurzaletasuna sustatu eta indartzeko inbertsioak eginez, gure ikasleei liburuetan murgiltzeko aukera emanez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!