GURASOAK GELAN DBHn

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2017ko ots. 17a, 12:35
Aste honetan DBHn gurasoen partaidetza izan dugu! Alde batetik DBH 3. Mailan, etikako ikasgaian kontsumismoa lantzen aritu dira eta, gaiari amaiera emateko Imanol Iturriozen bisita izan dute Ikastolan. Imanol gai honetan aditua da eta, besteak beste, Sozial Neurri-n dihardu lanean Enpresaren Gizarte Erantzunkizuna bultzatzen eta Iturriozen ekimenaren arduraduna da baita ere. Imanolek egungo gizarte kontsumistan badirela arduraz jokatzeko modu desberdinak esan zieten, eta gizarte arduratsuago eta jasangarriago batean bizitzeko irizpideak adierazi zizkieten. Oso aberasgarria suertatu zen hitzaldia, eta eskerrak eman nahi dizkiogu. Mila esker Imanol!

Bestetik, DBH 4. Mailakoak Orioko enpresa bat bisitatu zuten. Enpresa horretan beste guraso batek lana egiten du eta ikasleei produkziotik hasi eta enpresaren funtzionamenduaren atal guztiak azaldu zizkien.
Ikasleentzat oso aberasgarria izan zen bisitaldia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!