IKASTOLAKO OBRA BERRIAK ERAKUSTEKO EGUNA ETA JOAKIN ILLARRAMENDIRI OMENALDITXOA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2017ko ira. 12a, 10:37
Datorren larunbatean, irailak 16, goizeko 11etan hasita, ondorengo egitaraua prestatu dugu guraso, langile eta herritar guztientzat:

- Goizeko 11:00etan Harribil Dantza Taldeko kideen aurreskua.
- 11:05ean, Auzolanean aritu diren guraso, guraso-ohi, irakasle eta langileei, eta bereziki duela gutxi joan zaigun Joakin Illarramendiri omenalditxoa.
- 11:15ean, azken 3 urteetan egin diren obra berriak erakutsiko zaizkie ikastolako guraso eta bertaratzen diren guztiei.
- Ordu berean, Miriam Mendoza ipuin kontalariak ipuinak kontatuko dizkie umeei 1. solairuko anfiteatroan.
- 12:00ak inguruan, hamaiketakoa egingo da.

Aukera polita izango da Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako hasiera zikloan egin diren espazio berriak ikusteko, animatu eta etorri Ikastolara larunbatean!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!