"SALVAMENTO MARITIMO"-ko BOLUNTARIOAK IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2017ko aza. 9a, 09:24
Errefuxiatuekin lana egiten duten "Salvamento Maritimo" taldeko 4 kide izan dira Ikastolan DBH 3. mailako ikasleekin.

Errefuxiatuei nola laguntzen dieten azaldu dute ikasleen aurrean, Ikastolako aretoan egin den saioan: mediterraneo itsasoan barku baten bidez, gomazko txalupen barruan noraezean dabiltzan ehunka errefuxiatu jasotzen dituzte astero. Horretaz gain, janaria, arropa eta oinarrizko produktuak biltzen dituzte herriz herri eta ondoren errefuxiatuen kanpamenduetara eramaten dituzte. 

Saioan zehar ikasleei azaldu diete baita ere, bakoitzak zer egin dezakeen laguntzeko, nola izan daitekeen solidarioa errefuxiatuekin. Saio interesgarria eta aberatsa izan da DBH 3ko gazteentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!