IKASTOLA INAUTERIETAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko ots. 9a, 16:05
Urtero bezala, inauterietarako festa antolatu dugu. Irakasle, ikasle eta gurasoak ere mozorrotu dira: piratak nonahi ikusi daitezke, DBHko irakasleak Karlos Argiñano imitatuz, perexil eta guzti, margolariak, Michelin izarren ikuskaria, Jesukrito, apaiza, Goya sariduna ere bai!!! A ze festa!!! Egitarau hau izan dugu:

• 14:30: Mozorrotu eta argazkiak
• 15:15: DBHko ikasleek antolatutako Jolasak
• 15:55: Pregoia Ikastolako plazoletan
• 16:00: Kalejira pergolan eta ikastola barruan
• 16:15 Ikastolako gurasoek prestatutako txokolatada

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!