IMANOL AGIRRETXE IKASTOLAN!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko mai. 3a, 12:18
5 urtekoak "Futbola" proiektuan murgilduta daude eta gaur arratsaldean goi mailako punta-puntako jokalari profesional baten bisita-sorpresa jaso dute!
Imanol Agirretxe Real Sociedad-eko aurrelaria gure Ikastolara hurbildu da gure ikasleek aldez aurretik prestatutako galdera batzuei erantzutera.
 
Hori gutxi ez eta solasaldia amaitutakoan autografo mordoa sinatu dizkigu eta beste horrenbeste argazki atera ditugu berarekin, denon (txiki zein ez hain txiki...) gozamenerako.
 
Bertakoa, gertukoa, langilea, apala eta eskuzabala. Horixe da Imanol!
 
Orioko Herri Ikastolaren izenean, ESKERRAK eman nahi dizkiogu Imanoli bere denbora gurekin partekatzeagatik!
 
Gora REALA eta aupa IMANOL!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!