ARGITXO (ahobizi) eta XALTO IGELAK (belarriprest) EUSKARAREN EGUNEKO PREGOIA IRAKURRI DUTE IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko abe. 3a, 11:07
Euskararen Eguneko egitarau oparoa daukagu Ikastolan eta hasiera emateko Argitxo eta Xalto igelak pregoia irakurri dute.
Argitxok ahobizi bezala eta Xalto igelak belarriprest gisa, ikasleei eta gurasoei euskara erabili behar dugula adierazi die. Euskaraldia 11 egunetik 365 egunera egin behar dugula guztion artean. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!