IKASTOLAK ETA GEHITUK ANTOLATUTA, GURASOENTZAKO TAILERRAK

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko urt. 25a, 15:56

Gurasoontzat tailerra antolatu dugu. Gehitu elkarteak emango du datorren urtarrilaren 30ean, asteazkenarekin. LHko jangelan izango da (Pergolan), 17:00etan hasita.

 

Tailerraren helburua gurasoekin aniztasun afektibo-sexualaren inguruko sentsibilizazioa egitea da. Bertan aukera izango duzue zalantzak, kezkak edota egoera desberdinak aurkeztu eta lantzeko. 

Bere garrantziaz jabetuko zaretelakoan, bertaratzera animatzen zaituztegu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!