INAUTERIAK IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko mar. 6a, 11:09
Ostiralean inauteri festa ospatu zen Ikastolan.
Goizean LHko ikasleak pregoia irakurri ondoren, kalejiran atera ziren, esperientzia eskolako kideekin batera. Herrian barrena dantzan ibili ondoren Ikastolara itzuli ziren eta plazoletan dantzan aritu ziren.
Arratsaldean, DBHko ikasleek prestatutako jolasekin ederki pasa zuten LHko ikasleek eta 16:00ak aldera HHko ikasleen kalejira egin zen plazoletan.
Bukatzeko, DBHko ikasleek eta gurasoek banatutako txokolatea eta bizkotxoa dastatzeko aukera izan zuten guztiek.
Gora inauteriak!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!