Ikasteko bekak eta laguntzak eskatzeko epea urriaren 29an itxiko da

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko urr. 4a, 10:30

Eusko Jaurlaritzak 2019/2020 ikasturteari dagokion beka eta diru laguntzen deialdia argitaratu du. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 29an amaituko da.

Iaz beka eskaera egin zuten ikasleei ostiralean banatuko zaie 2019/2020 ikasturterako beka eskaera-orria. Eskaera-orriko datu guztiak zuzenak badira, internetez eskakizuna onartzeko aukera izango da, eskaera orriko atzealdean dagoen kodea erabiliz. Bestela, ikastolako idazkaritzatik pasa behar duzue eskaria aurkeztera. Ordutegia honako da: astelehenetik ostegunera 08:30-10:00, 12:00-13:00 eta 16:30-18:00, eta ostiraletan 08:30-10:00 eta 12:00-13:00.

Beka eskaera berriak egiteko ere idazkaritzatik pasa behar da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!