Eta balearen ehizan murgildu ginen...

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko urr. 5a, 17:24

Itsasoaren gaia lantzen ari garela-ta, gure gelako Lurrek etxean egindako arpoia ekarri digu gelara. Gure arbasoek tresna hori nola erabiltzen erakutsi digu eta ongi pasatzeaz gain, asko ikasi dugu!

LH2ko gelan itsasoaren gaia lantzen ari gara, eta gure herriaren historia eta balearen ehiza elkar lotuta daudenez, asko ikasi dugu baleari buruz eta arrantzaleen ibilera eta lanei buruz. Gainera, gure gelako Lurrek etxean egindako arpoi bat ekarri digu gelara. Gure arbasoek tresna hau, balea harrapatzeko nola erabiltzen zuten ere azaldu digu.

Aurkezpen bikaina izan da eta oso ongi pasa dugu!  

Mila esker Lur eta familiari! 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!