Shanghaitik Orioko Herri Ikastolara musika bidelagun

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko urr. 8a, 13:00

Eñaut Martiren Shanghai Quitanian musika talde txinatarrak kontzertua eskaini zien atzo goizean DBH-ko eta LH-ko ikasleei. Taldeak New Era Shared Future izeneko bira hasi berri du, eta urtarrilaren 6ra arte hainbat kontzertu emango ditu Espainia eta Europa osoan zehar. Hala ere, ikasle ohiak tartetxo bat hartu du Orioko Herri Ikastolara hurbildu eta gazteei kontzertua eskaintzeko; modu berean, HH-n musika tailerrak ere egin dituzte haurrekin.

 

Eñaut Marti Orioko Herri Ikastolako ikasle ohia da. Ekintzailetasuna eta Lidergoa ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean eta horri esker Txinara joateko aukera izan zuen 2016an. Bertan uste baino denbora gehiago geratu da, eta Musik Lab izeneko proiektua sortu du lagun batzuekin. Gaur egun lau musika eskola dituzte Shanghaien, eta musika bidelagun, haurren eta gazteen zoriontasuna bilatzea dute helburu. 

Shanghai Qiutian taldeak Ikastolan eskaini duen saioan, ikasleek taldeko kideekin hitz egiteko aukera izan dute, eta musikariek Math music musika estiloaren oinarriak eta taldearen sorreraren nondik norakoak azaldu dizkiete. Gainera, Erik Chen ikasleak taldekideak aurkezteko itzultzaile lanak egin ditu.

Eskerrik asko, Eñaut, gutaz gogoratzeagatik eta zorterik onena opa dizugu!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!