Errigora saskiak eskatzeko epea zabalik dago azaroaren 20ra arte

Errigora kanpaina martxan da eta saskiak eskatzeko epea zabalik dago. Euskal Herria eta auzolana ardatz dituen ekimen herritarra da Errigora eta Nafarroa hegoaldeko euskalgintza laguntzea du helburu.

Nafarroako nekazal guneetako baserritarren produktuekin osatutako saskiak saltzen dira eta otar bakoitzaren balioaren %25a euskalduntze proiektuetara bideratzen da.  Hiru motatako saskiak eros daitezke aurten:

  • Saski Beltza, betikoa: 50 euro.
  • Saski Berdea, ekologikoa: 60 euro.
  • Saski Zuria, berezia: 70 euro.

Informazio gehiago errigora.eus webgunean aurkituko duzue.

Animatu eta lagundu euskarari! Saskiaren eskaria Orioko Herri Ikastolako idazkaritzan egiteko aukera izango duzue, urriaren 30etik arazoaren 20ra arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!