Patata tortilla lehiaketa sanikolasetan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko aza. 26a, 16:43

DBH4ko ikasleak bikain ari dira ekintzaile izatea zer den barneratzen, eta San Nikolas jaietarako tortilla lehiaketa antolatu dute herriko gazteentzat. 

Abenduaren 7an izango da tortilla lehiaketa, 19:00etik 20:30era bitartean. Ondoren, afaria eta kontzertua egongo dira. Parte hartzaileak 1999 eta 2007 urte bitartean jaiotakoak izan behar dute, eta lehiaketan parte hartzeko talde bakoitzak 5-8 gaztez osatua egon beharko da. Norberak eraman beharko ditu lehiaketan parte hartzeko beharrezko osagaiak. 

Izena emateko, Kultur Etxera jo behar da, azaroaren 30a baino lehen. 

Aipatzekoa da, halaber, sari interesgarriak banatuko direla lehiaketan. Irabazleek 100 euro jasoko dituzte, bigarren geratzen direnek 60 euro eta hirugarrenek 40 euro. 

Animatu eta parte hartu!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!