Irakurzaletasuna sustatzen

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko abe. 12a, 18:46

Orioko Herri Ikastolan ere nabaritu da Durangoko Disko eta Liburu Azokaren biharamuna. Argazkian ikus daitekeenez, DBHko liburutegirako liburu berriak jaso ditugu, euskaraz eta gazteleraz.

Gaur gaurkoz, DBHko liburutegian euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta frantsesezko liburuak eskaintzen zaizkie ikasleei, maileguan hartzeko. Orotara, 1.000 liburu inguruko katalogoa du liburutegiak eta iazko ikasturtean 700 mailegutik gora egin ziren.

 

Lehen Hezkuntzan ez dago liburutegi orokorrik, baina gela bakoitzean liburu txokoa dago. Horrez gain, LHko lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako ikasleek liburu trukea egiten dute beraien artean. Ikasturtearen hasieran, haur bakoitzak gustuko duen liburu bat ekartzen du etxetik eta horiekin liburuen apala sortzen dute gelan. Ikasleek bertako liburuak irakurtzen dituzte, bakoitzak bere erritmoan. Esperientzia benetan atsegina izaten da eta haurrek liburuekiko atxikimendua indartzen dute. Gainera, aukera ematen du liburuei buruzko iruzkinak egiteko, bakoitzaren gustuak definitzeko, iritzia emateko.

 

Zein liburu oparitu Gabonetan?

Gabonetan beti gustura hartzen den oparia da liburua. Galtzagorri elkarteak “ezinbesteko liburuen zerrenda” eta “urteroko gomendioen zerrenda” argitaratzen ditu urtero bere webgunean. Seguru bertan aurkituko duzuela zuen seme/alabentzako opari ederren bat!



KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!