Ikastolako matrikulazio-epea urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2020ko urt. 13a, 17:50

Zure haurra Orioko herri Ikastolan matrikulatu nahi baduzu, jakin urtarrilaren 27tik otsailaren 07ra bitarte egongo dela irekita matrikulatzeko epea. Zure haurraren etorkizuneko hezkuntza-zentroa aukeratzen laguntzeko asmoz, Ikastolak ate irekiak antolatu ditu, baita bi urteko haurren gurasoentzako informazio-bilera eta Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistaren hitzaldia ere.

 

Alvaro Beñaran-en hitzaldia, ostegunean

Urtarrilaren 16an, Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistak hitzaldia emango du  "Haurren autonomiaren garapena" izenburupean, 17:00etan.

Hitzaldia guraso, irakasle eta gaiarekin interesa duen orori zabalik dago.

2 urteko haurren gurasoentzako bilera

Gure ikastola gertuagotik ezagutu dezazun, zalantzak argitu eta hainbat informazio praktiko jakinarazteko 2 urteko haurren gurasoei zuzendutako bilera egingo da urtarrilaren 17an. Bi bilera izango dira; euskaraz, 17:00etan eta gazteleraz 18:00etan, Ikastolako Haur Hezkuntzako eraikinean bertan. 

Ate irekiak

Urtarrilaren 18an, larunbata, 11:00etatik 12:30era izango dira ate irekiak. Tarte horretan, ondoen datorkizunean pasa zaitezke Haur Hezkuntzako eraikinetik Ikastolaren espazioak gertutik ezagutzeko eta zure zalantzak argitzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!