HH5EKOAK KOTXEAREN PROIEKTUAN MURGILDUTA!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2020ko ots. 17a, 12:46
Badira hilabete batzuk HH5eko ikasleek kotxeen inguruan zerbait gehiago ikasi nahi zutela erabaki zutela. Hori dela eta, beraien jakin minei erantzunez, sortu zitzaizkien galderei erantzunak topatuz aritu dira azken boladan. Guztiak izan zaizkie baliagarri, etxetik landuta ekarritako informazio edota muralak eta nola ez, gaian adituak diren familiakoen bisitak! Hain da garrantzitsua Ikastola eta familiaren arteko harremana!

Alde batetik, HH5 eko Xabiren ama medikua denez, kotxeekin istripuak gertatzen direnean nola jokatzen duten eta guk ere nola jokatu beharko genukeen azaldu zien oso modu interesgarrian.

Bestetik, Xuaren osabak Volvo kotxeen enpresan lan egiten duenez, pasa den ostiralean Volvok duen enpresara joan ziren kotxeei buruz jakin duten guztia egiaztatzera eta azken zalantza batzuk argitzera. Xuaren osaba Mikelek primerako bixita antolatu zien: kotxe berriak nola etortzen diren, kotxeak nola konpontzen diren eta bertako hondakinekin zer egiten zuten azaldu zien.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!