Orioko Herri Ikastola nazioarteko IV. hezkuntza simposiumean izan da

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2020ko mar. 12a, 10:41

Orioko Herri Ikastolako zazpi kide Bartzelonan ospatzen ari den IV. Hezkuntza Simposiumean daude. Bertan, hainbat herrialdetako hezkuntza eragileak bildu dira esperientziak trukatzeko, eskola berritzaile ezberdinak bisitatzeko eta praktika onen inguruko hitzaldiak jasotzeko.

Orioko Herri Ikastolako zazpi kide Bartzelonan ospatzen ari den IV. Hezkuntza Simposiumean parte hartzen ari dira. Hezkuntza eraldaketaren inguruko simposium honetan, hainbat herrialdetako eragileak eta adituak elkartu dira, besteak beste, Argentina, Belgika, Uruguay, Portugal, Mexiko, Italia, Espainia eta Euskal Herriko ikastoletako ordezkariak.

Lau egunetan, eskola berritzaile ezberdinak bisitatzeko aukera izan dute eta praktika onen inguruko hitzaldi anitzak jaso.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!