Orioko Herri Ikastola eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2020ko mai. 26a, 12:32

Mugara iritsi da Orioko Ikastola eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Industrialeko ikasleek elkarlanean egin duten proiektua. Denen artean ilea automatikoki orrazteko robota eta dirua gordetzeko kutxa bat sortu dituzte, huts-hutsetik.

 

Ikasturte hasieran, Orioko Ikastolako LH3ko ikasleek inguruko arazo eta beharren ikerketa sakona egin zuten eta behar horiei aurre egiteko makina berriak proposatu zituzten: txakurren kakak jasotzeko makina, dirua sortzeko makina, etxeak txukuntzen laguntzeko robotak… Ondoren, DBH3ko ikasleek ideia horietatik bi hautatu eta horien maketa eraiki zuten, oinarrizko funtzionamendua aztertuz. Azken fasean, Mondragon Unibertsitateko diseinu industrialeko ikasleek  prototipo errealak sortu zituzten. 

Maiatzean, Mondragon Unibertsitatekoko ikasleek prototipoak bueltatu dizkiete Ikastolako ikasleei eta nahiz eta CV-19ak ikasgeletako egoera hazkaz gora jarri, oso lan polita egin dute denen artean. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!