HH2ko neska-mutilak gustura dabiltza Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2020ko urr. 15a, 10:59

Konfiantzaren pedagogian horren garrantzitsua den familiarizazio garaia pasa berri da Orioko Herri Ikastolan. Haurrak hezitzaileekin sortu duten atxikimendu seguruari esker, lasai eta konfiantzan dabiltza jolasean.

Hondarrarekin esperimentatzen, ipuinak kontatzen, sukalde txokoan janari goxoak prestatzen, mugimenduko eremuan salto-salto egiten, mozorrotzen... pasatzen dute goiza.

Hamaiketakoa egin eta gero, indarrak hartuta dantzan aritzen dira gerriak mugituz. Peru krokodiloa, Sorgina Pirulina eta beste hainbat abestirekin.

Ondoren batzuk jangelan betetzen dute sabela eta goxo-goxo siesta ere egiten dute Ikastolan.

Etxean bezala dabiltza lasai bi urteko ikasleak! Bejondeizuela txapeldunak eta ongetorri Orioko Herri Ikastolara!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!