Zorionak eta urte askoan Mari Carmen!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko ots. 8a, 20:40
Gaur Mari Carmen Arrillagaren urtebetetze eguna da eta goizean goizetik nabaritu da Orioko Herri Ikastolako sarrera orduan. Mari Carmenen gelako ikasle bakoitza lore bana eskuan hartuta iritsi baita Ikastolara, momentu hunkigarri, goxo eta gertuko bat marraztuz.

Mari Carmen HH5eko tutorea da eta HH2tik dabil ikasle hauekin beraien ikaskuntza prozesuko bidelagun izaten. Azken urtea dute beraz elkarrekin eta hori gogora ekarriz, sekulako sorpresa prestatu die ikasle zein familiek Mari Carmeneni bere urtebetetze egunean.

Orioko Herri Ikastolaren izaera eta familia eta ikastolaren arteko loturaren balorea agerian geratu da beste behin ere. Guzti hau familiengandik sortutako ekimena izan baita. Elkarren artean antolatu eta mimoz prestatu dutena.

Ez du sekula ahaztuko Mari Carmenek!

Gora Orioko Herri ikastolako komunitatea! 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!