Marisa Arruabarrenaren poesia, gelan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko mar. 16a, 12:03

Marisa Arruabarrena poeta oriotarrak "Ezkutuan dagoena" poesia-liburua aurkeztu zuen, ostiralean, DBH2ko ikasleen aurrean. A ze plazera gurea!

Poesia ikasliburuetatik lantzea eta poetaren eskutik zuzenean jasotzea bi gauza dira. Bi bizipen, DBH2ko ikasleek zorte handiz ezagutu ahal izan dituztenak. 

Marisa Arruabarrenaren eskutik, poeta nor den, noiz eta zergatik idazten duen, poesiak zer ematen dion jakin ahal izan genuen, baita liburua argitaratzeak suposatu dion poza sentitu ere. Senperen (Lapurdi) urtero ospatzen den Hatsaren Poesia Eguna aitzakia bat da Marisarentzat poesia idazteko, baina bere poesia irakurri duenak barruko sentimenduek bultzata idatzitakoa dela ere nabarituko du. Irakurraldian hunkitu egin gintuen bere sentimenduekin, baina baita harrotu ere oriotar izateak ematen dion indarrarekin. 

Saioa laburtxo geratu zitzaigun, eta gehiagorako gogoz geratu ginen. 

Mila esker, Marisa eta nahi duzun arte!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!