Santa Ageda bezpera

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko ots. 4a, 13:46

Hurritz makilen kolpeekin eta lurra esnatzeko asmotan Orioko Herri Ikastolako LHko ikasleak kalera atera gara herriko kaleak alaitzera. 

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna!
 

Hurritz makilen kolpeekin eta lurra esnatzeko asmotan atera gara herriko kaleak alaitzera. Koplek dioten bezala, Euskal Herriko ohitura onei eutsiz. Ikastolako bertsolari gazteek ere beraien lehenengo koplak kantatzeko aukera ederra izan dute.

Jarrai dezagun oles eginez, herria bizirik mantentzen!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!