Mutiozabal ontziolan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko ira. 30a, 12:23

Martxan da dagoeneko errioaren beste aldean dugun Mutiozabal ontziola. Itsas-ondarea suspertzeko proiektua garatuko du Albaola Itsas Kultur Faktoriak datozen urteetan eta hasiera batean hezkuntzari lotutako  proiektua izango da, ikasleek ontzi bat eraikitzearen esperientzia ezagutuko dutelarik.

Pasa den ikasturte bukaeran, gure ikasle talde batek proiektu pilotuan parte hartzeko aukera izan zuen. Orain ordea, udalak berak ere proiektua herritarrei aurkeztu berri die eta ofizialki martxan da hezkuntzari zuzendutako proiektu berria.

Ikasturte honetatik aurrera, udalaren laguntzaz, ikastolak proiektuan parte hartzeko aukera izango du. LH5etik DBH2 arteko ikasleek izango dute itsas ondarea suspertzea helburu hartuta abian jarri den eskaintza honetan.

Pasaiako Albaolako eredua hartuta, Orion, erreproduzio txikiagoak egin nahi dira, alak. Horretarako,  ikasleek egurra landuko dute, besteak beste.

LH6. mailakoak pasa den aste hauetan izan dira bertan eta datorren astean LH5ekoen txanda izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!