DBH1eko ikasleak Euskaraldia prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko urr. 6a, 11:10

Ikastolako komunitate osoa aktibatzeko asmoz, DBH1eko ikasleak Euskaraldiaren alde lanean jarri dira. 

Proiektu Komunitarioak ikasgaiaren harira, DBH1eko ikasleak Euskaraldiaren alde lanean jarri dira. Proiektuaren helburua da Ikastolako ahalik eta kide gehien Belarriprest eta Ahobizi izatea.

Lehen saioetan, ikasleek Euskaraldiari buruz jadanik gauza asko zekizkitela erakutsi zuten. Arbela bete ideia jaso eta guztiak ordenatu ondoren, aurtengo Euskaldiari buruzko informazio zehatza jasotzeko unea iritsi zen. Horretarako, joan den astean Miriam Garcia Aia-Orioko Euskaraldiko dinamizatzailea elkarrizketatzeko aukera izan zuten. Gelan aldez aurretik prestatutako galderez gain, unean bertan ere zalantza berriak sortu zitzaizkien ikasleei eta jakin-min handia erakutsi zuten. 

Elkarrizketa emankorra izan zen eta gogotsu sumatu genituen Euskaraldiaren alde lan egiteko. Baietz aurtengo udazkenean Ikastola Belarriprest eta Ahobiziz josi!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!