Azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko aza. 25a, 12:50
Gaur, indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna da eta Orioko Herri Ikastolako ikasle eta irakasleok plazan elkartu gara gizartearen aurrean indarkeria matxista ez dugula onartzen adierazteko.

Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orioko hezkuntza-komunitateko kide guztiok eta Udal teknikari eta ordezkariok elkartu gara emakumeen aurkako indarkeria agerian utzi eta injustizia hori gaitzesteko.


Gizarte parekidea eta justua nahi dugu eta hori aldarrikatzera irten gara kalera. Horretarako, elkartaratzean, manifestu bateratu bat irakurri dugu denon artean eta, ondoren, Ainhoa Mujikak egindako bertsoak kantatu ditugu. Izan ere, guztiok elkarrekin badugu zer egin eta zer eraiki: bakoitzak bere esparruan eta guztiok batera, hitzez eta ekintzez tratu onean oinarritutako hezkuntza eta gizartea eraiki behar dugu. Bat eginik eta elkarrekin. Tratu ona guztiona baita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!