Adishatz, okzitandarrak!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko aza. 30a, 11:23
Orioko Herri Ikastolan ekimen ederrak berreskuratzeko ikasturtea izaten ari da aurtengoa. Mugarik gabeko irteerak, aurrez aurreko ikastaroak, gurasoen bisitak geletara, eta Calandreta ikastetxearekin frantseseko ikasleen urteroko trukea. 

Aste honetan, Okzitaniako Tolosako Calandreta ikastetxeko 19 ikasle etorri zaizkigu bisitan. Calandreta ikastetxean okzitanieraz ikasten dute ikasleek, baina frantsesa beraien eguneroko hizkuntza ere badenez eta gaztelera ere ikasten dutenez, hizkuntzatik hizkuntzara dantzan ibiltzeko aukera izan dugu. Hau da, beraiek gaztelera praktikatu duten bezala, guk beraiekin frantsesa praktikatu dugu, baina euskarako lehen hitzak ikasi dituzte, baita guk okzitandarra entzun ere.

Aurreko urteetan arraun etxera joan eta arraunean ibili izan gara, baina aurten eguraldia ez genuenez gure alde, Donostia bisitatzeko baliatu dugu. Tabakalera kultur zentroa ezagutu dugu eta, ondoren, Donostiako kaleetan ibili gara.

Horrez gain, Euskaraldian bete-betean sartuta gaudenez, euskararen erabilera sustatzea helburu duen ariketa hau zertan datzan azaldu diegu. Oso ideia ona iruditu zaie, eta batek baino gehiagok adierazi du, agian, beraiek ere antolatu dezaketela antzeko zerbait okzitaniera (beraien hizkuntza gutxitua) indartzeko. 

Azkenik, azaroaren 25a indarkeria matxistaren aurkako eguna denez, plazan antolatuta zegoen ekitaldian parte hartu dugu guztiok batera. 

Espero dugu gurekin pasa dituzten hiru egunen oroitzapen on bat eramango dutela beraiekin. Gu, datorren astetik aurrera, martxoan egingo diegun bisitarako prestatzen hasiko gara. Adishatz! 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!