LARRIALDI KASUETAN ELKAR NOLA LAGUNDU IKASTEN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko abe. 15a, 11:13
Aste hauetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek larrialdi baten aurrean nola jokatu behar duten eta bizitza bat salbatzen ikasi dute.

Besteak beste, ikasleek BBS (Bihotz Biriketako Suspertzea) teknika ikasi eta praktikatu dute, norberak etxetik ekarritako panpinekin.

Ikastaroa ikastolako gurasoa eta DYAkoa den Eneritz Illarramendik zuzendu du eta, egiari zor, ikasleak gogotsu aritu dira.

Txikitatik, prebentzioak eta formazioak bizitza salba dezake. 

Mila esker DYA eta Eneritz!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!