Herritik eta herriarentzat: ikastolako ikasleak landare inbaditzaileak kentzen hondartzan

DBHko ikasleak proiektu astean daude eta aukera hori aprobetxatuta, hondartzara joan dira dunetako landare inbaditzaileak kentzera. 

Gaurkoan DBH 3koan izan dira jo eta su lanean, baina bi aste hauetan zehar beste mailetako ikasleak ere bertara gerturatuko dira lana amaitzera!

Elkarlanean eta guztiok batera egin dezakegu! Herritik eta herriarentzat!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!