ONGI ETORRI DBHKO FAMILIARA

Iritsi da gure Ikastolako azken urtea baina atzera begira jarriz gero, gogoan dugu DBHrako saltoa nolako irrikaz eta urduritasunez bizi izan genuen: ikasgai berriak, ordutegi berria, irakasle berriak,...Hori horrela izanda, datorren ikasturtean DBHra datozen ikasleei “Ongi etorri DBHra” proiektua sortu genien. 

Proiektu honetan ikasleek ekintza desberdinak egin zituzten, hala nola, teknologia gelan maila desberdinetan egiten diren proiektuak ikusi eta hauek martxan jarri. Datorren urtean izango dituzten aldaketen berri ere eman genien aurrez prestatu genuen aurkezpen batekin. Eraikinean zehar ere gida turistiko lanak egin genituen bertako gela desberdinak ezagutuz: idazkaritza,  jangela, irakasle gela... Laborategia ere ikusiteko aukera izan zuten eta bertan esperimentu txiki batzuk egin genituen elkarrekin. Azkenik, irakasleak hobeto ezagutzeko helburuarekin altxorraren bila bat sortu genien. Egun zoragarria pasa genuen elkarrekin eta beraien familiarizazioan gure aletxoa jarri izanaz arro gaude.

Ongi etorri DBHko familiara!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!