BIRZIKLATU ETA PARTE HARTU MUGIKOR ZAHARREN BILKETA KANPAINAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko eka. 23a, 11:50

BIRZIKLATU eta PARTE HARTU mugikor zaharren bilketa kanpainan eta erabiltzen ez dituzun gailu elektronikoak Ikastolara ekarri, ekainaren 19tik 28ra!

Orioko Ikastolako DBH3ko ikasleak eta Alboan GKE-arekin batera, kontzientziazio kanpaina bat bideratzen ari gara, Kongoko Errepublika Demokratikoko mehategietan ehundaka gizon, haur eta emakume hiltzen direlako urtero, gure mugikor eta gailu elektronikoentzat hain beharrezkoak diren koltana, urrea, wolframioa eta tantalioaren ustiaketa basatia dela eta.

Horregatik, mugikor eta gailu digital zaharren bilketa abiatu dugu. Bildutakoa Alboan-ek trukatu eta diru-laguntza hori Kongora bidaliko du, hainbat proiektu bideratu ahal izateko. Lagunduko diguzue honetan? Edozein laguntza asko eskertuko genuke!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!