LH6ko ETA 5eko ikasleak, sukaldean sartuta

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko eka. 23a, 12:10

LH6ko eta 5eko ikasleak sukaldean sartuta ibili dira aste honetan. LH6koak, cooking-ean ibili dira buru-belarri, eta LH5ekoek, berriz, Chocolate Party egin diete LH1ekoei eta 2koei.

LH6koak cooking-en ibili dira buru-belarri. Eta azkenean, ikasturtearekin batera amaitu dituzte haien errezetak! Zartaginak, labeak eta mantalak martxan jarri dituzte, eta ondoren, dena txukun-txukun utzi dute. Usain pila zabaldu da ikastolan! Era berean, errezetak idatzi eta gordeta uzten hasi dira liburuxka batean udako oporretan bukatzeko asmoz.

LH5ekoek txokolatearen prozesuaren inguruko lanketa egin dute. Ahora eramaten dugunaren atzean dagoen ibilbide osoa ikasteaz gain, txokolatearen inguruko hainbat datu ezagutu dituzte. Dastaketa egitera ere ausartu dira, begiak itxita zer jaten ari diren asmatzen ere aritu dira. Moko fina erakutsi dute eta txokolatea bereizteko gaitasuna ere bai. Txikienei Hocus&Lotus istorioa kontatu, txokolatearen prozesua azaldu eta haiekin jokoak egin ondoren, txokolate festarekin bukatu dute proiektua.

Gozo-gozo amaitu dute ikasturtea LHko azken solairuan!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!