KANPO ESPAZIOAK ERALDATZEN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko ira. 22a, 11:44

Kanpo espazioak eraldatzeko prozesua martxan jarri da ikasturte honetan. Orioko Herri Ikastolak prosezu zabal bat egingo du hemendik eta abendura biratean.

Ikastolak TIPI ahokularitzaren bitartez, bideorri bat jarri du martxan eta helburua, kanpo espazioen inguruan hausnarketa egitea da. Eraldaketarako kriterioak eta beharrak mahai gainean jarri eta hauei erantzun bat bilatu nahi diegu denon artean.
Horretarako hainbat urrats emango ditugu: irakasleekin bikerak, ikasleekin elkarrizketak, gurasoei galdetegi bat pasako zaie eta azkenik, tailer bat egingo dugu, ateratako ideia guztiak, aztertu, erronkak identifikatu eta proposamenen lan ildoak lantzeko.
Lan polita dugu aurretik; ea denon artean gure erronkei erantzuten dien kanpo espazio bat eraikitzen dugun!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!