KIlometroak 2023 jairako motorrak berotzen

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko ira. 27a, 12:15

LH2ko ikasleek aurreko aste guztia pasa zuten Kilometroak 2023 jaiko abestia lantzen. Abestiaren letran badago esaldi bat barrua astindu diena: “Gu geu gara euskararen ilargi bete bakarra”.

Hori aitzaki hartuta, eskulan kooperatibo bat egin dute egun hauetan; ilargi bete dotorea irudikatu dute eta aipatutako esaldia jarri diote gainean. 

Izan ere, Jon Maiaren hitzok oso ondo adierazten dute ikastolako kideak zer diren eta zer izan nahi duten. Ez ahaztu, Kilometroak 2023 Oreretan ospatuko da igande honetan, urriaren 1ean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!