LH3 Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko ira. 27a, 17:42

Donostiako Zinemaldiak irailaren 22an  ireki zituen ateak eta urtero bezala, egitarau zabala eskeini du.  Gure ikastolan, aukera dugun guztietan joaten gara pelikularen bat ikustera eta aurten  LH3ko ikasleak izan dira Donostiako belodromora joan direnak. 

Aitzekia hori baliatuz, egunpasa dotorea egin zuten Gipuzkoako hiriburuan. Goizean autobusez joan ziren belodromora eta bertan “Boonie Bears: abentura historiaurrean”  filma ikusi zuten. 

Jarraian, ikasleei hainbeste gustatzen zaien Amarako parkera joan ziren eta bertan bazkaldu zuten. Bazkalondoan, parkean bertan jolasean aritu ziren. 

Primeran pasa zuten!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!