Ikastolako irakasleak formatzen

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko urr. 4a, 16:05

Hezkidetza eta pedagogia feministak hezkuntza marko berrian izena duen formazioa egiten hasi gara ikastolako irakasle guztiak, Eider Goiburu eta Leire Iturralderekin.              

Ikastolako plan estrategikoan kokatuta dagoen ardatzetako bat da BERDINTASUNAREN gaia eta gai honetan ahalik eta gehien hausnartzeko eta aurrerapasusuak emateko, ikasturtean zehar 10 saio burutuko ditugu herriko mugimendu feministan buru belarri ibili diren eta gure ikasle ohiak diren Eider eta Leirerekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!