GENERO ESTEREOTIPOETATIK LIBRE HEZI DAITEZEN DBH4KO IKASLEEK HARREMANAK ELKARTEAREN SAIOAK IZAN DITUZTE

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko urr. 10a, 11:14

Orioko Herri Ikastolan hasieratik egin genuen hezkuntza ez sexistaren aldeko hautua. Ikasleak gizarteak markatzen dituen genero estereotipoetatik libre hezi nahi ditugu. Beraien arteko harremanak berdintasunean oinarritu daitezen eta identitateen aniztasuna onartzen ikas dezaten lan egiten dugu.

Hori dela eta, aurten ere Harremanak Elkartearen bisita izan dute DBH 4ko ikasleek. Denen artean, 3 egunez, ikastolaren komunitatean eragin eta aldaketa esanguratsua lortzeko, genero-indarkeriarekin loturiko hezkidetza, berdintasuna eta prebentzioa landu dute. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!