Non gogoa, han txangoa. LH1 Iturraranen

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko urr. 11a, 11:03

Atzo, urriak 10, LH1eko ikasleak Iturraranera joan ziren egun bikain bat pasatzera. 

Gelan udazkenari buruz aritu direnez, irteera aprobetxatu zuten bertatik bertara udazkeneko elementuak ikusi eta biltzeko. Gozatu ederra hartu zuten hosto, ezkur, gaztain,... biltzen. Oinez bueltatxo bat emanez, Agorregi ere bixitatu zuten eta ondoren, Iturrararen bertan bazkaldu zuten. Bazkalondoan jolasean gustora aritu ziren, eguraldia lagun.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!