Onki xin gurera!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko urr. 23a, 19:39

Izugarria da! Pasa den ostiralean mirari bat gertatu zen gure geletan. Zerua oskarbi zegoen baina 6.mailara ortzadarra sartu zen.

Bai bai, ezinezkoa dirudi baina halaxe gertatu zen! Ostadarraren edertasunak, kolore anitzak, erlijio, lurralde, kultura, hizkuntza eta esperientzia ezberdinak ikusi eta entzun ondoren liluratuta utzi gintuen.  Senegal, Nikaragua, Cuba, Argentina, Mexiko, Sahara, Estatu Batuak, Ukrainia… Guraso eta ikasleen arteko elkarrizketa oso aberatsa izan zen, zalantzarik gabe. 

Galdera berdin batetik, 8 erantzun ezberdin, 8 bizipen ezberdin. Emozio desberdinak bizi izan zituzten eta baita guri transmititu ere. Zein aberastak garen aniztasun hau gelan izatearekin, bizitzearekin eta maitatzearekin!

Mila esker gerturatutako gurasoei eta baita etorri ezin izan duzuenei ere. Beti zarete ongietorriak gurean.

Onki xin gurera!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!