Lubersibika dortoka 🐢🐢🐢

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko urr. 24a, 08:22

100 urte baino gehiagoko dortoka eder baten bisita izan dugu ikastolan. HH5ekoak dortoken inguruan aztertzen ari dira azkenaldian, hauei buruzko informazio eta bitxikeria ugari ekarri dituzte ikastolara. Baina oraingo honetan LUBERSIBIKA dortokaren istorio harrigarriaren berri izan dugu Joanes eta bere familiaren eskutik.

 

LUBERSIBIKA dortoka Joanesen herenaitonak (bere amonaren aitonak) ekarri omen zuen eta ordutik bere familiako kideekin bizi izan da belaunaldiz belaunaldi. Ikastolan ere baditugu dortoka ezberdinak, batzuk txikiak eta beste batzuk handiagoak, baina hau bezain handirik ez.

Eskerrik asko Joanes eta familiari istorio harrigarri eta eder hau gurekin partekatzeagaitik eta zuen dortoka maitea guri erakusteagaitik. Ea zenbat belaunaldietara iristen den gure LUBERSIBIKA.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!