KIVA eguna ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko urr. 26a, 18:44

Azken urteotan gure ikastolan  jazarpenaren aurkako KIVA programa jarraitzen dugu LH eta baita  DBHn ere. Finlandian sortutako programa honekin jazarpen egoerak identifikatu, egoera horretan egon daitezkeen ikasleei nola lagundu, zeintzuk diren eman beharreko pausuak… lantzen dira besteak beste.

Gai korapilatsu bezain garrantzitsua denez, LH1etik hasten dira gure ikasleak gai honen inguruan sakontzen. Gaurkoan, KIVA EGUNA ospatu dugu eta DBH1eko ikasleak etorri dira LHko geletara KIVAri buruz hitz egitera. Txikiak gustora egon dira ikasle zaharragoak esaten zutena entzuten eta, agertu diren zalantzak ere primeran erantzun dituzte hauek.  

Jarrai dezagun denon artean elkarlanean! 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!