🐣Txitak jaio dira ikastolan🐣

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko aza. 7a, 15:27

Astelehenean ongi etorri ederra izan zuten gure txikiek ikastolan, txitak jaiotzen ari ziren eta txio-txio entzutean segituan hurbildu ziren denak, txita txikiak ikustera.

 

Urriaren 16an sartu zituzten HH4ko txikiek arrautzak inkubagailuan eta egunak kontatzen ari ziren, txitak noiz jaioko zain itxaroten. Halako batean iritsi da eguna eta arrautza oskolak pixkanaka puskatuz jaio dira txita txikiak. 

Orain goxo-goxo eta epel-epel dauzkate jarrita eta egunetik egunera ikusiko dute zenbat handitzen diren. Nahi duena gerturatu dadila HHko eremura eta HH4ko ikasleek ederki azaldu eta erakutsiko dizkizue txiten nondik norakoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!