Eskola Hiztun bila jardunaldietan egon dira gure ikastolako ordezkari batzuk

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko aza. 15a, 12:16

Aurtengoa ere, Gasteizko Jesus Guridi musika kontserbatorioan ospatu da ”hiztun jabetuak eskolatik eraikitzen: hizkuntza, kultura, arrazoibidea” lelopean eta Euskal Herriko 400 ikastetxetik gora bildu gara bertan.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ulibarri programak Eskola Hiztun Bila jardunaldia antolatzen du urtero udazkenean eta helburu nagusia euskararen normalkuntzan bidea egiten jarraitzea da.

Jardunaldi honek besteak beste, ikastetxeen sarea indartu eta martxan jarritako esperientziak partekatzeko balio izaten du. Honez gain, euskara alorrean dabiltzan hainbat udaletako teknikari zein adituen esperientziak ere ezagutara emateko aukera bikaina da.

Aurtengoan, herrikide dugun Jon Sarasua Maritxalar izan da gonbidatuetako bat.

Saioari amaiera emateko, Joseba Sarrionandia Uribelarrea taularatu zen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!