LILIMAko saioak LH4en

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko aza. 16a, 14:07

Hilabete honetan zehar LH4ko ikasleek, ikastolak bideratzen duen Hezkidetza eta Tratu onak sustatzeko programa dela eta, Lilima taldearen hezitzaile eta sexologoen eskutik sei orduko tailerrak burutu dituzte.

Aurreko saioetan LH6koek egin bezala, oraingoan 4.mailakoek gai ezberdinak jorratu dituzte; autoestima, emozioen identifikazioa eta kudeaketa, gorputzaren ezagutza,  tratu onak, hezkidetza eta sexualitatearekin zerikusia dutenak. 

Ikasleak oso gustora aritu dira proposaturiko dinamika desberdinetan, horren guztiaren balorazio positiboa eginez. Lanketa hau hemen gera ez dadin, azaroaren 23an izango da gai honen inguruan  LH4 eta LH6ko gurasoentzat formazioa ere. Datozen egunetan informazio gehiago izango duzue guzti honen inguruan! Adi ibili!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!