Jolasean gora eta behera

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko aza. 16a, 21:44

Gustura dabiltza gure haurrak beraien anai-arreba, lehengusu eta beste adinetako laguntxoekin ikastolako txoko ezberdinetan arakatzen, esperimentatzen eta gozatzen.

Goizean, ikastolara etorri eta zirkulazio autonomoaz gozatzeko aukera izaten dute gure haurrek, eta ze hobeto beraien etxekoren edo laguntxoren batekin bada. Horrelaxe dabiltza gure haurrak, txikienak handienekin gauza berriak ikusi eta ikasteko aukera izaten dute eta handiak berriz, txikiak goxo-goxo zaintzeko aukera. Elkarrekintzan gauza handiak egiteko gai dira.

Jarrai dezatela elkar laguntzen eta elkar maitatzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!