LH3-4 TOLOSAN IZAN ZIREN TITIRIJAI TXOTXONGILO JAIALDIAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko abe. 4a, 15:53

Abenduaren 1ean LHko 2.zikloko ikasleak, ohiturari jarraituz,  Tolosara joan ziren Txotxongilo jaialdira. 

Zikloan egiten ditugun irteerak, adin desberdinak elkartu eta elkarren arteko harremanak indartzeko aitzakia bikaina izaten dira. Tolosara joan eta Titirijai txotxongilo jaialdiko bi emanaldi ikusi zituzten. Lehenengoa “Manual” izenekoa Leidorren ikusi zuten eta bigarrena berriz Topicen bertan “Andereño” izenekoa. 

Bi ikuskizunen ondoren Plaza Berrian bazkaldu zuten eta geratzen zitzaien denbora elkarrekin jolasteko aprobetxatu zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!