Mari Domingi etorri da ikastolara!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko abe. 21a, 13:53

Azkenean iritsi da! Txitentzako janari eta guzti etorri da Mari Domingi ikastolara, bazekien eta aurten txitak jaio direla ikastolan eta orain Aizperro baserrian bizi direla.

Kontu kontari ibili dira zenbat lan izaten duten urte sasoi honetan Olentzero eta biak. Naporekin etorri dela eta kotxeekin beldurtu denez, tren geltoki azpian utzi behar izan duela ere kontatu die.

Ikasleek prestatutako gutuna eman die, Ikastolarako ongi etorriko zaizkien materiala, mahai jolasak… eskatuz. Hala ere, eskatu bakarrik ez, eskaini ere egin diote, hain zuzen ere Mari Domingiren, Olentzeroren … abestiak.

Liluratuta begira egon dira haurrak…a ze magia sortzen den egun hauetan…

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!