Mutiozabalera bisita

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko urt. 12a, 13:44

Poliki-poliki ari gara urte berriari hasiera ematen eta hasita genituen ekintza batzuei jarraipena eman diegu aste honetan, Mutiozabalen izan gara LH5ekoak.

Asteartean LH5 gela batekoak izan ziren eta ostegunean beste gelakoak eta bi gelek goiz pasa egin dute. Gela bakoitzak bi zeregin izan ditu, alde batetik tailerrean denen artean egiten ari diren kuadernak lijatu eta iltzatu dituzte eta, bestetik, ontziak egiteko erabiltzen zituzten egurrak zeintzu ziren eta zein basotatik ekartzen zituzten aztertu dute.

Itsas-ondarea suspertzeko proiektua darama aurrera Mutiozabalek eta itsas ondarea suspertzea du helburu. LH5. mailakoak aste honetan izan dira bertan eta datorren astean DBHkoen txanda izango da.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!