Ane Labaka idazle eta bertsolaria ikastolan!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko urt. 18a, 09:39

Urtarrilak 17, asteazkenean, idazleak gelan programaren barruan Ane Labaka Mayoz idazle eta bertsolariaren bisita jaso genuen HH5ean. 

Aurretik gelan landu ondoren, Anek “Totototo” liburua aurkeztu zigun, aniztasunaren barruan hitz toteltasunari aurre egiteko trikimailuak emanez. Ipuina kontatzeaz gain  ipuinen ilustrazioekin jolastu ginen. Azkenik, nahi zuten guztiei kopla bana kantatu zien. Ederki egon gara berarekin.

Eskerrik asko Ane!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!