JANGELA ZERO ZABOR PROIEKTUA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko urt. 18a, 09:49

Batzar Nagusian aurkeztu zen jangela zero zabor proiektua, martxan hastera doa. Helburua ez da soberakinak sortzea, baizik eta sobratzen dena edonoren eskura jartzea, 0 zabor sortzeko.

Dagoeneko ikusgai dago ikastola kanpoaldean janaria egongo den makina, eta  formazioak egiten eta antolaketak bideratzen ere ari gara. Janaria kalitate onean mantentzeko.

Ikastolako komunitateari eta herriari ekarpen handia egingo dion proiektua izateaz gain, ikasleekin garatu nahi dugun pertsona ereduan beste esperientzia eta ikaskuntza bat gehiago ere izango da. Ikastolako aurtengo bideoan diogun bezala, mundu justuago bat gure eskutan dago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!